BIZKAIA OREKAN SAKONDUZ URTEKO TOPAKETA

Gaur, apirilak 29, Bizkaia Orekan Sakonduz (BOS)en urteroko topaketa ospatu da BECen (Barakaldo). Bizkaiko Foru Aldundiak, Beaz-ek eta eskualdeko garapen agentziek enpresen lehiakortasuna bultzatzeko duten estrategia da BOS. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eman dio hasiera BOS sarea osatzen duten 23 agentziek parte hartu duten jardunaldiari, eta Bizkaia Orekan Sakonduz programaren baitan egindako esperientziak eta lanak partekatzeko balio izan du.

Bizkaia Orekan Sakonduz eskualdearen lehiakortasuna bultzatzeko estrategia Bizkaiko eskualde garapeneko 23 agenteren bitartez osatzen da. Agente horiek hurbileko eragile gisa jarduten dute, eta beren eskualdeetako enpresen beharrak eta aukerak ezagutzen dituzte: Gorbeialde Landa Garapenerako Agentzia, Jata-Ondo Landa Garapenerako Agentzia, Arrigorriagako Udala, Bermeoko Udala, Erandioko Udala, Ermuko Udala, Galdakaoko Udala, Getxoko Udala, Leioako Udala, Sestaoko Udala, Basauri-Etxebarri Behargintza, DEK-Durangaldea Enpresa Ekimena, Enkartur, Errota Fundazioa, Inguralde, Lanbide Ekimenak Gernika, Leartibai Fundazioa, Enkarterriko Mankomunitatea, Meatzaldeko Behargintza, Mungialdeko Behargintza, Egaz Txorierri, Urduñederra eta Uribe Kosta Behargintza.

Bizkaia Orekan Sakonduz-ek fokua jartzen du Bizkaiko eskualde desberdinetako industria-sarearen erronkei eta beharrei hurbiltasunetik erantzutean, eta eskualdeko garapen agentzien sarea indartzean, ekonomia sustatzeko eta lehiakortasuna errazteko eragile gisa, sare-lanetik eta eskualdeen eta erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta. Horrek esan nahi du maila anitzeko gobernantza dagoela, eta lurraldea modu orekatuagoan garatzeko bultzada ematen zaiola. Sareak Bizkaiko 112 udalerriak hartzen ditu, guztiak Bilbo izan ezik, hamabi eskualdetan banatuta baitaude. Bizkaia Orekan Sakonduz tresna propio baten bidez finantzatzen da: Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programa, aurten 1,55 milioi euroko aurrekontua duena.

Aktualitatea +

Premios ON Bizkaia 2025

Beazek ON Bizkaia 2025 Sariak eman dizkie Bizkaiko ETE nabarmenei, Lurraldeko jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta