Maiatzaren 5ean irekiko da Trantsizio Digitala Programara eskaerak egiteko epea, eta horren bidez Sustapen Ekonomikoaren Sailak enpresei lagundu nahi die haien lehiakortasun-posizioa hobetzen digitalizazioaren bidez, baita haien arrasto ekologikoa murrizten ere.
Programa bi dirulaguntza-lerro bidez garatuko da:
- 1. ildoa edo Digitalizazio Oinarrizkoa horren bidez bultzadatuko dena bide-orri baten definizio eta garapena edo digitalizazioan jauzi kualitatibo bat ekarriko duen edozein proiektu. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 5etik ekainaren 13ra egongo da zabalik.
- 2. ildoa edo Digitalizazio Aurreratua, horren bidez enpresetan hobekuntza edo berrikuntza proiektuak babestuko dira, digitalizazio aurreratua erabiliz, balioa sortzeko prozesuetan, produktutan/zerbitzuetan edo negozio ereduetan eragina dutenak. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 5etik 23ra egongo da zabalik.
