SALBIDE 2026 proiektuaren barruan, Durangaldea Enpresa Ekimena (DEK) erakundeak, Bizkaiko beste eskualde-garapeneko agentzia batzuekin elkarlanean, online prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du industria-enpresei beren marketin-estrategia hobetzen, merkatuan duten posizionamendua indartzen eta negozio-aukera berriak sortzen laguntzeko.
Aurkeztu zure enpresa arrakastaz: bezero potentzialengana iristeko marketin-gakoak
Saio praktiko honetan, enpresek merkatuan aurkezteko eta bezero potentzialekin harreman eraginkorragoak sortzeko funtsezko alderdiak landuko dituzte. Honako gai hauek jorratuko dira:
- Bezero potentzialak ezagutzea: nori zuzendu eta haien beharrak ulertzea.
- Balio-proposamena: enpresaren bereizgarriak eta bezeroei eskaintzen dien balioa komunikatzea.
- Aurkezpen komertzialerako tresnak: webgunea, katalogo komertziala eta enpresaren aurkezpenerako bestelako materialak.
- Sare sozialak: online presentzia hobetzea eta sare sozialek tresna komertzial gisa eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzea.
Jardunaldiaren datuak
- Data: 2026ko azaroaren 10a
- Ordutegia: 9:30etik 11:00etara
- Formatua: online
Izen-ematea: Izena emateko formularioa
Jardunaldi hau SALBIDE proiektuaren barruan kokatzen da, enpresen lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, Bizkaia Orekan Sakonduz programaren bidez.