ENPRESA BERDEA 🌱

DEKek Durangaldeko ETEen trantsizio ekologikoa bultzatzen du Enpresa Berdea proiektuarekin.

Enpresa Berdea proiektuak aurrera egiten jarraitzen du, gure inguruko enpresetan jasangarritasuna eta trantsizio ekologikoa bultzatuz. Ekimen honen bidez, laguntza pertsonalizatua eskaintzen da enpresa-kudeaketan ingurumen-irizpideak txertatzeko eta eredu arduratsuagoak eta lehiakorragoak lortzeko.

Gainera, Bono Berdeaz baliatu nahi duten enpresentzako leku batzuk geratzen dira oraindik, ingurumena hobetzeko lehen ekintzak errazteko eta babesteko diseinatutako laguntza.

Zure enpresak kudeaketa iraunkorrago baterako urratsa eman nahi badu, hauxe da unea!

Informazio gehiago eta eskaerak: info@dek.eus/688722617

*BFAk, BizkaiaOrekanSakonduz estrategiaren esparruan, eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko programaren bidez babestutako ekimena.

*Iniciativa apoyada por DFB, a través del programa de impulso a la competitividad comarcal en el marco de la estrategia Bizkaia Orekan Sakonduz

|

Aktualitatea +