DEK-k marketinari buruzko online prestakuntza-jardunaldia antolatu du industria-enpresentzat

SALBIDE 2026 proiektuaren barruan, Durangaldea Enpresa Ekimena (DEK) erakundeak, Bizkaiko beste eskualde-garapeneko agentzia batzuekin elkarlanean, online prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du industria-enpresei beren marketin-estrategia hobetzen, merkatuan duten posizionamendua indartzen eta negozio-aukera berriak sortzen laguntzeko.

Aurkeztu zure enpresa arrakastaz: bezero potentzialengana iristeko marketin-gakoak

Saio praktiko honetan, enpresek merkatuan aurkezteko eta bezero potentzialekin harreman eraginkorragoak sortzeko funtsezko alderdiak landuko dituzte. Honako gai hauek jorratuko dira:

  • Bezero potentzialak ezagutzea: nori zuzendu eta haien beharrak ulertzea.
  • Balio-proposamena: enpresaren bereizgarriak eta bezeroei eskaintzen dien balioa komunikatzea.
  • Aurkezpen komertzialerako tresnak: webgunea, katalogo komertziala eta enpresaren aurkezpenerako bestelako materialak.
  • Sare sozialak: online presentzia hobetzea eta sare sozialek tresna komertzial gisa eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzea.

Jardunaldiaren datuak

  • Data: 2026ko azaroaren 10a
  • Ordutegia: 9:30etik 11:00etara
  • Formatua: online

Izen-ematea: Izena emateko formularioa

Jardunaldi hau SALBIDE proiektuaren barruan kokatzen da, enpresen lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, Bizkaia Orekan Sakonduz programaren bidez.

Aktualitatea +

PREMIOS ON – BIZKAIA

Aste honetan Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ON SARIAK ekitaldian parte hartu dugu; gure enpresa-sarearentzat erronkaz

FORMAKUNTZA: SALBIDE 2026

DEKek prestakuntza jardunaldi presentzial bat antolatu du, eskualdeko beste garapen agentziekin lankidetzan, Salbide 2026 programaren