DEK – Durangaldea Enpresa Ekimenak oinarrizko prestakuntza antolatu du, enpresei beren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzen, jardueraren errentagarritasuna hobeto ezagutzen eta zerga-betebehar nagusiak ulertzen laguntzeko.
Hiru saioetan zehar, ikuspegi praktiko batetik landuko dira kostuen kalkulua eta prezioen ezarpena, kostu zuzenen eta zeharkakoen identifikazioa, eta proiektuen, produktuen eta zerbitzuen errentagarritasunaren azterketa.
Halaber, emaitzen kontua kudeaketa-tresna gisa erabiltzea, diru-sarreren, gastuen eta marjinen azterketa, errentagarritasun-atalasearen kalkulua eta oreka-puntua landuko dira.
Azkenik, mikroenpresen fiskalitatearen oinarrizko alderdiak aztertuko dira, besteak beste, PFEZ, BEZa, BATUZ eta TicketBAI, baita zerga-aholkularitzarekiko harremana ere.
Informazio praktikoa
- Datak: 2026ko azaroaren 16an, 18an eta 20an.
- Ordutegia: 9:30etik 12:30era (9 ordu guztira).
- Lekua: AEDren bulegoak, Murueta Torre 2, Durango.
- Antolatzailea: DEK – Durangaldea Enpresa Ekimena.Información práctica
Izen-ematea
Prestakuntzan parte hartu nahi duten enpresek honako formulario honen bidez eman dezakete izena: