Durangaldea Ekintzaile: eskualde kohesionatu eta lehiakorrago baten alde 🚀

Durangaldea Ekintzaile DEKek eta Durangaldeako ekintzailetza-agentziek elkarlanean bultzatutako ekimen komarkala da 🤝. Helburua da lurraldeko eragileen arteko koordinazioa eta kohesioa indartzea, ETEen lehiakortasuna hobetzea eta ekintzailetza sendotzea Durangaldean.

Lankidetza-esparru honen barruan, eskualdeko enpresa-ehunaren benetako beharretatik abiatutako ekintzak eta ekimenak diseinatzen ari gara. Horretarako, edozein sektoretako enpresei zuzendutako galdetegi bat prestatu dugu 📝, enpresen erronkak, lehentasunak eta aukerak zuzenean ezagutzeko.

Bildutako informazioa funtsezkoa izango da Durangaldearen errealitatearekin bat datozen proposamenak definitzeko, enpresen beharrei erantzuteko eta eskualdearen garapen ekonomikoan eragin positibo eta iraunkorra sortzeko 💡.

Enpresen parte-hartzea ezinbestekoa da etorkizunerako prest dagoen eskualde sendoago, konektatuago eta lehiakorrago bat elkarrekin eraikitzeko 🌱.

👉 Cuestionario (5 minutos)

Aktualitatea +

ENPRESA BERDEA 🌱

DEKek Durangaldeko ETEen trantsizio ekologikoa bultzatzen du Enpresa Berdea proiektuarekin. Enpresa Berdea proiektuak aurrera egiten