DEK-Durangaldea Enpresa Ekimenak, eskualdeko ekintzailetza-eragileekin lankidetzan, eskualdeko ekintzaileei eta mikroenpresei zuzendutako ekimen berri bat bultzatu du. Ekimenak eskualdeko hainbat eragileren arteko lankidetza eta koordinazioa sustatuko du, eta helburu nagusia inguruko ekintzaileei eta mikroenpresei kontsolidazio prozesuan laguntzea da, aholkularitza teknologikoko tailer batzuen bidez. Era berean, ekimen honek enpresa-ehunaren beharrak eta erronkak detektatzea ahalbidetuko du eta hau funtsezko informazioa da eskualdean txertatzen diren proiektuak edo jarduerak diseinatu eta trakzionatzeko.
DFB Laguntzak – Trantsizio Berdea Programa
Maiatzaren 5etik ekainaren 13ra irekiko da eskaerak egiteko epea Trantsizio Berdea programara, eta horren helburua