DEK-Durangaldea Enpresa Ekimenak, eskualdeko ekintzailetza-eragileekin lankidetzan, eskualdeko ekintzaileei eta mikroenpresei zuzendutako ekimen berri bat bultzatu du. Ekimenak eskualdeko hainbat eragileren arteko lankidetza eta koordinazioa sustatuko du, eta helburu nagusia inguruko ekintzaileei eta mikroenpresei kontsolidazio prozesuan laguntzea da, aholkularitza teknologikoko tailer batzuen bidez. Era berean, ekimen honek enpresa-ehunaren beharrak eta erronkak detektatzea ahalbidetuko du eta hau funtsezko informazioa da eskualdean txertatzen diren proiektuak edo jarduerak diseinatu eta trakzionatzeko.
DEK-k marketinari buruzko online prestakuntza-jardunaldia antolatu du industria-enpresentzat
SALBIDE 2026 proiektuaren barruan, Durangaldea Enpresa Ekimena (DEK) erakundeak, Bizkaiko beste eskualde-garapeneko agentzia batzuekin elkarlanean,