Durangaldea Enpresa Ekimenak enpresen eraldaketa digitala sustatzen ari da, Suspertze Digitala proiektuaren bidez

Durangaldea Enpresa Ekimenak lanean jarraitzen du Durangaldeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko, oraingo honetan Suspertze Digitala proiektuaren bidez. Proiektu honen helburua enpresen eraldaketa digitala bultzatzea da eta gaur egun, digitalizazio-planak edo eraldaketa digitaleko orriak garatzen ari dira enpresetan. Honek aukera emango die enpresa parte-hartzaileei bere eraldaketa digitaleko prozesuak bideratzeko, digitalizazioan aditua den aholkularitza-enpresa batek lagunduta. Proiektu honetan Bizkaiko 11 garapen agentziak parte hartzen dute eta Bizkaiko Foru Aldundiaren “Impulso a la competitividad comarcal” programak diruz laguntzen du.

Digitalizazio planetan parte hartzen duten enpresek, prozesua bukatzean diru-laguntzei buruzko aholkularitza zerbitzua jasoko dute. Horrela, digitalizazio planetan zehaztu diren inbertsioak edo ekimenak subentzionatu ahal izango dira.

Aktualitatea +

PREMIOS ON – BIZKAIA

Aste honetan Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ON SARIAK ekitaldian parte hartu dugu; gure enpresa-sarearentzat erronkaz

FORMAKUNTZA: SALBIDE 2026

DEKek prestakuntza jardunaldi presentzial bat antolatu du, eskualdeko beste garapen agentziekin lankidetzan, Salbide 2026 programaren